 |
SEX PISTOLS-EN PERFUMEA |
 |
 |
| |
 |
Munduari punka zer zen erakutsi zion britainiar banda perfume-marka bilakatu da. Lurrin unisex berri honen nota nagusiak hauek dira: limoia larruarekin nahasita eta piperbeltz ukitu bat patxulirekin.
|
 |
Data: 07/09/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
ONLINE ERREDAKZIOEK PLANTILAREN %10 ETA BI ALDIZ ENTZULE GEHIAGO DAUKATE |
 |
 |
| |
 |
Online erredakzioak paperari lekua irabazten hasiak dira ohiko hedabideen publizitate krisia dela eta, eta oro har, bi aldiz entzule gehiago lortzen ari dira, hedabide inprimatuetan baino %10eko plantila txikiagokekin.
|
 |
Data: 10/08/2010
Iturria: http://www.marketingdirecto.com
Egilea: http://www.marketingdirecto.com |
| |
|
|
| |
|
 |
MPG, 2009AN INBERTSIO GEHIEN MUGITU ZITUEN HEDABIDE AGENTZIA |
 |
 |
| |
 |
Guztira, 725,7 milioi euro, Infoadex Azterlanaren arabera.
|
 |
Data: 02/08/2010
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
%3,5 IGO DA PUBLIZITATE-INBERTSIOA LEHEN SEIHILEKOAN |
 |
 |
| |
 |
Infoadexen arabera, ohiko hedabideetako publizitate-inbertsioa 2009ko garai berean baino %3,5 gehiago igo da. Gauzak horrela, sehileko honetan 2.680,6 milioi eurokoa izan da inbertsioa, eta 2009ko lehen sehilekoan 2.589 euro.
|
 |
Data: 28/07/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
MARKEN ALDEKO ADIERAZPENA |
 |
 |
| |
 |
Catalunyako « Collegi de Publicitaris i Relacions Públiques » delakoak adierazpen bat atera du azalera handiko merkataritza enpresa batek bere low cost marka promozionatuz egiten duenkanpaina bati erantzuteko; adierazpenaren bidez, marken, publizitatearen, harreman publikoen, marketinaren eta branding-aren garrantzia defendatzen du.
|
 |
Data: 23/07/2010
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
DENAK JAITSI DIRA, INTERNET, IRRATIA ETA ZINEA IZAN EZIK |
 |
 |
| |
 |
Berriz ere. Internet da gehien hazi den hedabidea, iazko denbora tarte berean baino %11,5 gehiago, AIMC-k uztailaren hasieran argitaratutako 2010eko EGMren (Hedabideen Ikerketa Orokorra, 2009ko urritik 2010eko maiatzera) bigarren metaketako datuen arabera. |
 |
Data: 13/07/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
ESPAINIAKO GAZTERIK GEHIENAK EGUNERO KONEKTATZEN DIRA INTERNETEKIN |
 |
 |
| |
 |
“Gazteen Behatokia”k egindako ikerketaren arabera, %88k erabiltzen omen du Internet gauza pertsonaletarako eta %72 omen dago sartuta gizarte sare batean baino gehiagotan. |
 |
Data: 07/07/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
BANAKETA MARKA %9 IGO DA |
 |
 |
| |
 |
Azken urtean, 2009ko ekainetik 2010eko maiatzera arte, banaketa markak %32,3ko balio kuota lortu du; horrek gutxi gorabehera portzentaje-puntu bateko igoera esan nahi du iazko denbora tarte berarekiko; horixe diote Kantar Worldpanelen azken datuek.
|
 |
Data: 06/07/2010
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
ATG LIVE HELP, ONLINE EROSKETETARAKO ZUZENEKO LAGUNTZA |
 |
 |
| |
 |
Merkataritza elektronikoan espezialista den ATGk garatutako tresna bat da, eta helburua da uzte-tasak murriztea transakzio-mota hauetan. Estimatzen da online erosketen %50 baino gehiago bertan behera geratzen direla azkeneko urratsean, konfidantza faltagatik.
|
 |
Data: 22/06/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
SARE SOZIALAK ERABILTZEN DITU ESPAINIAKO INTERNAUTEN %77K |
 |
 |
| |
 |
Espainiako sare-erabiltzaileek beren konexioen denboraren %20 baino gehiago erabiltzen dute gizarte bitartekoetara Europan Interneten audientziak neurtzen espezializatuta dagoen Nielsen Online konpainiak egin duen ikerketa baten arabera. |
 |
Data: 16/06/2010
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
TRIBAL FUSION-EK BULEGOA ESPAINIAN |
 |
 |
| |
 |
Exponential Interactive-ko publizitate sareak, audience eta content targeting-ean adituak, iragarri du bulego berria zabalduko duela Espainian. Europako merkatuan zabaltze hau Tim Brown european general manager izendatu eta handik sei hilabete eskaxera etorri da.
|
 |
Data: 02/06/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
WEB ANALITIKA GIZARTE SAREEN EREMUAN |
 |
 |
| |
 |
Practitioner Web Analytics-ek Akin Arikan (blog Multichannel Marketing Metrics) eta Dennos Mortensen (Yahoo Analytics, blog Visual Revenue) bezalako adituak bilduko ditu Madrilgo Rafael Atocha hotelean maiatzaren 25 eta 26an, sektorearen erronka nagusienak aztertzeko baita gizarte sareen eremuan eta kanal anitzeko marketinean, marketin-estrategiarako korporazio handien sarearen barruan zein kanpoan sortzen diren aukerak ere.
|
 |
Data: 25/05/2010
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
ETXEGABEEN TALDE BAT, BIDERA AQUARIUSEKIN |
 |
 |
| |
 |
Santiago Bideko zati bat egiten ari diren bitartean etxerik gabeko pertsona horiek izango dituzten bizipenak dira Aquariusek datorren estreinatuko duen kanpaina berriko narrazioa.
|
 |
Data: 18/05/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
TRANS GABEKO EROSKI ATERA DU PARADIGMA FCM-K |
 |
 |
| |
 |
Supermerkatuen kateak telebistako publizitate-kapaina bat abian jarri du, bertako markako produktuetatik trans koipeak kendu dituztela iragartzeko.
|
 |
Data: 04/05/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
FOOTBAL HERO, MUNDIALA OSPATZEKO KANPAINA DIGITAL INTERAKTIBOA |
 |
 |
| |
 |
Microsoft Advertising y PepsiCo Internacional enpresek “Football Hero” kanpaina digitala atera dute elkarrekin, Hegoafrikako Mundiala dela-eta.Europako, Ekialde Ertaineko eta Hego Amerikako hamalau merkatutan egongo da, eta apirilaren 15etik uda-amaiera bitarte egongo da online.
|
 |
Data: 27/04/2010
Iturria: http://revistaorganiza.com
Egilea: http://revistaorganiza.com |
| |
|
|
| |
|
 |
ROLAND GARROS IZANGO DA 3D-N EMANGO DUTEN LEHEN KIROL SAIOA |
 |
 |
| |
 |
Frantziako Tenis Federazioa, Panasonic, Eurosport eta Orange TV bereizmen handian eta, lehen aldiz 3Dn, tenis torneoa zuzenean emateko akordio bat sinatzeko bildu dira.
|
 |
Data: 20/04/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
ESPAINIAN EGINDAKO DEIEN %73 ERAGINKORRAK DIRA |
 |
 |
| |
 |
FECEMD Ekonomia Digitalaren Espainiako Federazioak test bat egin du 6.000 enpresa baino gehiagotan, hainbat kanalen bitartezko B2B estrategietarako marketin telefonikoko datu-baseen eraginkortasun- eta kalitate-mailak zein diren jakiteko.
|
 |
Data: 13/04/2010
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
MILIOI BAT EURO IRAGARKIA JARTZEAGATIK ‘PERDIDOS’ SAILAREN AZKEN ATALEAN |
 |
 |
| |
 |
Miloi erdi-miloi bat euro ordainduko dituzte datorren maiatzaren 23an Estatu Batuetako teleikusleek ikusiko duten Perdidos saioko azken ataleko tarteetan atera nahi duten iragarleek. |
 |
Data: 08/04/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
KRISI GARAIAN ERAGINKORRAK IZATEN JARRAITZEN AL DUTE FIDELIZAZIO-PROGRAMEK? |
 |
 |
| |
 |
Ricardo Mollet PSMko kontseilari ordezkariak Loyalty Monitor-eko ondorioak aurkeztu zituen ExpoCIT barruan. Azken hori Martxoaren 9 eta 10ean egin da, Nazioen Eremuko Kongresuetako Jauregian.
|
 |
Data: 23/03/2010
Iturria: http://revistaorganiza.com
Egilea: http://revistaorganiza.com |
| |
|
|
| |
|
 |
“CUARTO PODER” JAIO DA, GAZTELANIAZKO LEHENENGO ‘BLOG’ EGUNKARIA |
 |
 |
| |
 |
Hedabideetako kazetariek eta profesionalek kudeatzen duten euskarri berri hau zuzentzen duena Francisco Frechoso da, El Mundo egunkaria sortu zuen taldeko kideetako bat. Cuarto Poderrek betiko kazetaritzaren balioak -zintzotasuna, independentzia, pluralismoa, kalitatea eta zehaztasuna- berreskuratu nahi ditu hiritarrentzat, « orain dela bi hamarkada-edo hasi zen komunikazioaren merkantilizazio-prozesu geraezinari » aurre egiteko.
|
 |
Data: 15/03/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
3D-A IRITSI DA CANAL+ ERA |
 |
 |
| |
 |
Canal+ kanalak aurten inauguratuko ditu 3D-ko bere emankizunak, eta erreferente bezala finkatuko da Bereizmen Handiko Teknologiaren ezarpenean, 3D teknologian igorriko duen Espainiako lehen kanal bilakatuz, Digital+en iPlus dekodifikatzailearen bitartez.
|
 |
Data: 09/03/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
YAHOO! ETA TWITTER, ALIANTZA GLOBALA INTERNETEN EDUKIAK ETA ESPERIENTZIAK INTEGRATZEKO |
 |
 |
| |
 |
Yahoo !-k aliantza global bat sinatu du Twitter-ekin, Twitterreko 600 milioi erabiltzaile baino gehiagoren eguneratzeak Yahoo !-ren sarean denbora errealean sartzeko.
|
 |
Data: 03/03/2010
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
ECIRCLE-K ZABALTZEN JARRAITZEN DU |
 |
 |
| |
 |
eCirclek, e-mail marketineko zerbitzuak eskaintzen dituen multinazionalak, bulego berriak zabaldu ditu Espainian eta Herbereetan, 2009aren hasieratik 180 bezero berri lortu ondoren.
|
 |
Data: 22/02/2010
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
TRADIZIO HANDIKO MARKAK NAHIAGO DITUZTE KONTSUMITZAILEEK |
 |
 |
| |
 |
Danone, Fontaneda, Cola Cao, Nestlé, Flex, El Corte Ingles... Marka horiek dira Espainiako kontsumitzaileen artean konfiantza gehien ematen dutenak; halaxe erakusten du Brandasset Valuator delakoaren (BAV) aztelanaren azken edizioak.
|
 |
Data: 16/02/2010
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
YELL PUBLICIDAD-EK BANATUKO DITU GOOGLE-REN PUBLIZITATE TARTEAK |
 |
 |
| |
 |
Bilatzaileak eta Yell Publicidad-Páginas Amarillas-ek, direktorioen merkatu espainiarrean liderra baita, hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez Yell Publicidad sare komertzialak banatuko baitu Google AdWords produktua.
|
 |
Data: 28/01/2010
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
KONTSUMO HANDIKO MERKATURATZE EREDUA HARTU DU RBA REVISTAS ENPRESAK |
 |
 |
| |
 |
Argitaletxeak 2010 urteari hasiera ematen dio berezkoa den merkaturatze sistema batekin, zeinetan arlokako kudeaketa eredua eta key account manager unitateak aldi berean mantentzen baitira.
|
 |
Data: 19/01/2010
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
SEKTORE PUBLIKOKO PUBLIZITATE INBERTSIOA %50 JAITSI DA |
 |
 |
| |
 |
Azken bi urteetan, sektore publikoetako publizitate-inbertsioa %50 inguru murriztu da, Medio Público aholkularitza-etxeak egindako azterlan baten arabera.
|
 |
Data: 08/01/2010
Iturria: http://www.ipmark.com/
Egilea: http://www.ipmark.com/ |
| |
|
|
| |
|
 |
ENPRESEN %66K EZ DAUKA SISTEMA AUTOMATIKORIK BEZEROEKIN DITUZTEN HARREMANAK KUDEATZEKO |
 |
 |
| |
 |
Bitlonia.com marketing digitaleko enpresak inkesta bat egin du enpresa alorrean euren negozioetan erabiltzen dituzten baliabideak zenbaterainokoak diren neurtzeko.
|
 |
Data: 21/12/2009
Iturria: http://www.revistaorganiza.com
Egilea: http://www.revistaorganiza.com |
| |
|
|
| |
|
 |
D6-EK PROMOZIO ‘BURBUILATSUA’ SANITAS-ENTZAKO |
 |
 |
| |
 |
Agentziak Sanitasen azken produktuaren promozioa jarri du martxan, Sanitas Wellbeing-ena, alegia, zerbitzuetara, terapietara eta osasunaren eta ongizatearen alorrean tratamendurik aurreratuenetara dedikatutako programa.
|
 |
Data: 05/05/2009
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
GRANINIK DESAFIO EGIN DIE ESPAINIARREI 200.000 ZUHAITZ LANDA DEZATEN |
 |
 |
| |
 |
Zuku-marka hau konturatu da hamar espainiarretatik bederatziri beren zuhaitz propioa landatzea eta edukitzea gustatuko litzaiekela. |
 |
Data: 28/04/2009
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
JWT DELVICO JENDAURREAN AURKEZTEN DA |
 |
 |
| |
 |
Delvicok eta JWTk bat egiteak estatuko agentziarik handiena sortzea ekarri du; agentzia horrek JWT Delvico izenarekin lan egingo du Bartzelonako eta Madrilgo bere bi bulegoetatik. |
 |
Data: 21/04/2009
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
GPS IRUDI ETA KOMUNIKAZIOA, LEGEZKO SOFTWAREAREN KANPAINA |
 |
 |
| |
 |
Teknologia berrietan espezializatutako publizitate eta marketin kontsultaria arduratu da komunikazio-ekintza guztiez, Industria, Turismoa eta Merktaritza Ministerioak legezko softwarea erabiltzearen eta banatzearen onurei buruz gizartea kontzientziatzeko babestu duten kanpainako bigarren ekitaldian. Aurrekontua 250.000 eurokoa da. |
 |
Data: 06/04/2009
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
POSTAL MUGIKORRA AITAREN EGUNERAKO |
 |
 |
| |
 |
Jokers enpresa Digitalak kanpaina interaktibo bat atera du, aitei eskuko telefonoaren bidez zorionak ematean datzana. |
 |
Data: 17/03/2009
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
ESPAINIAKO TELEBISTAK EZAGUTZERA EMAN DU ‘TARGET PREMIUM’ DELAKOA |
 |
 |
| |
 |
RTVEk Target Premium delakoa aurkeztu du (www.premiumtve.com); TVE-1en eta 2ren kidekoena da, eta 45 urtetik gorako jendeak osatzen du; horiek biztanleriaren %50 baino gehiago dira, alegia, nazioko kontsumoaren erdia baino gehiago, eta Espainiako etxeen %50 baino gehiagotan, mantenu nagusia. |
 |
Data: 11/03/2009
Iturria: http://www.ipmark.com
Egilea: http://www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
2008AN KONGRESUETAKO PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA IGO EGIN ZEN, APCEREN ARABERA |
 |
 |
| |
 |
2008an, Espainiako kogresu-barruti nagusiek 6.100 gertaera baino gehiago egin zituzten, hain zuzen, 4.400.000 lagun izan ziren haietan, APCE Espainiako Kongresuetarako Jauregien Elkarteak bere zentro bazkidetuen artean egin berri duen azterlan baten arabera. |
 |
Data: 03/03/2009
Iturria: www.ipmark.com
Egilea: www.ipmark.com |
| |
|
|
| |
|
 |
MEDIAVEST MADRID-EK KUDEATUKO DU BLACKBERRY |
 |
 |
| |
 |
Agentzia horrek eramango du merkatu espainiarrean komunikazio mugikorraren softwarearen eta gailuen konpainiaren kontua. Blackberryk gure merkatuan egiten duen publizitate inbertsioa urtean 4 milioi eurotara iristen da. |
 |
Data: 25/02/2009
Iturria: Diario IPMARK
Egilea: Diario IPMARK |
| |
|
|
| |
|
 |
DOVEK EDELMAN AUKERATU DU |
 |
 |
| |
 |
Komunikazio agentzia arduratuko da harreman publikoetako bere estrategia garatzeaz eta markak hedabideetan duen irudia indartzeaz.
|
 |
Data: 17/02/2009
Iturria: http://www.elpublicista.net
Egilea: http://www.elpublicista.net |
| |
|
|
| |
|